EMF Orientazio martxa

Abenduaren 2an EMF (Euskal mendi federazioa) ren orientazio martxa.

ABENDUAREN 2AN EGINGO DA EMF-REN ORIENTAZIO MARTXA 2018
Eguraldi kaskarra izan zela eta urriaren 28an egitekoa zen EMF Orientazio MartxaK badu data berria, abenduak 2. Lamino kirol klubak antolatuta, Euskal Mendizale Federazioaren orientazio-martxa egingo da Gorbeiako parke naturalean. Ibilbidearen irteera Saldropon izango da.
Ibilbideari dagokionez, hainbat aukera egongo dira, guztion gustuak asetzeko. Alde batetik, ibilbide luzea izango da, gorputzari egur pixka bat eman nahi diotenentzat, eta ibilbide laburra ere aukeratu ahal izango da, modu lasaiago batean familian eta umeekin parte hartu nahi dutenentzat. 
Ibilbide luzea: 3-4 ordu inguru. Osorik eginez gero, 16 kilometro eta 800 metroko desnibela ditu. 
Ibilbide laburra: 2-3 ordu inguru. Osorik eginez gero, 9 kilometro eta 400 metro desnibela ditu.
Ibilbideen erdian, ura eta fruitu lehor batzuk hartzeko aukera izango da; dena den, komeni da norberak motxilan ere gorputza elikatzeko zerbait eramatea.
Martxaren amaieran, sari ederra izango da zain: parrillada gozo bat. 
Izen-emateak EMFko webgunean egin ahal izango dira. Federatu eta 14 urtez azpiko haurren kasuan, 5 eurotan, eta federatu gabeen kasuan, 12 eurotan. Martxaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, baina, kasu horretan, antolatzaileek ezingo dute ziurtatu mapa eskuragarri egongo denik.
Laster, informazio gehiago, blogean, http://arratiaraid.blogspot.com.es/




Google maps

  • Hasiera ordua : 10:00 (8:30etatik aurrera bertan egongo gara
Izen emotea:

  • Federatuak eta 14 urtetik beherakoak : 5€
  • Federatuta ez daudenak : 10€

iIz











iruzkinik ez: