Datorren aste honetan, AKKBk I Mendi Astea antolatu dau Areatzako Udalaren babesagaz eta zapaturako, III Areatzako Mendi Martxa antolatu dau Areatzako udalak.

- Irailaren 10ean, eguaztena. I AKKB argazki lehiaketako sari banaketa eta III Arratia Raidaren aurkezpena. Aretoa erabiliz, argazki lehiaketako argazki guztien erakusketa egingo dogu.
- Irailaren 11an, eguena. Hitzaldia. Julen Urdaibai. Bermeoko kirolari honek, mundutik zehar mendi lasterketak egiteko era desberdin bat erakutsiko deusku. Antartika, oihana, desertua, Islandia, etab. Hitzaldiaz aparte, lasterketatan erabiltzen dauen material bereziena be ekarriko dau erakusteko.
- Irailaren 12an, barikua. Hitzaldia. Iñigo Gabiria. "Parapentea eta ni" titulopean, azalduko deusku, Elorrioko Iñigo Gabiriak, parapentearen gainea bizitzen dauzen esperientziak. Adibide moduen, X-Pyr edo X-Alps lasterketak, pirineo guztiek zeharkatzea, etab.
- Irailaren 13an, zapatue. III Areatzako mendi martxa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina