AURKEZPENA

Zuetariko askok gogoratuko duzuen bezala, hainbat urte pasa dira azken
Arratia Raida ospatu genuela. Orduko hartan eguraldiak ez zigun askorik
lagundu. Baina lasai, aurten, 2026ko Urriaren 24erako, eguraldia ere
kontrolpean daukagu!!
Raida Ubiden (580 m) hasi eta Areatzan (140 m) amaituko da, eta
bertan, gorbeiako parke naturaleko parajeak ezagutzeko aukera izango duzue; eta
ikusten duzuenez aldapan bera egingo zaizue.
Estrategiak garrantzi handia hartuko du. Alde batetik trekinean,
rogaine formatoko sekzioa izango bait da; baliza askorekin eta gehienak basoan
barrena sartuta ( bideetatik kanpo). Eta bestetik bizikleta sekzioan,
orientatzeko erraza izango den arren, helmugara garaiz heltzeko kontuak atera
beharko dituzuelako zuetariko askok ( ez dugu uste raideko baliza guztiak askok
hartuko dituzuenik). Dena den, bukatzeko, Areatza herria ezagutzeko
herri-orientazio bat izango duzue hainbat proba berezirekin, ondo pasatzeko eta
horrela, azkarregi helduta ere, puntuak pilatzen jarraitzeko aukera izango
duzue.
Talde bakoitzak ibilbidea bere gaitasun, gogo eta helburuetara egokitu
beharko du, ze sekziori eman garrantzi gehien ahalik eta puntu gehien batzeko
lasterketak irauten dituen 8 orduetan.